XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Aupa! Lortu dugu!
Orain itzul gaitezke.
- Baina, nola? Ezer otutzen al zaizue?
Esan zerbait.
Ez dute ezer erantzuten oraingoz, oso azkar pentsatzen dute, lehenbaitlehen bidea aurkitzeko.
- Bai! Gogoratzen duzu?...
Sei urrats aurrerantz, hamar atzerantz...
Bost eskuinera, sei ezkerrera eta... hogei eta bat beherantz!
Hirurak erori dira leunkiro, zutik.
Hogei eta boskarren urratsa ematen dutenean Hitzen Jaunarenganantz abiatzen dira antxintxiketan, urrutian egunaren lehenengo argien musturra agertu denez oso denbora gutxi gelditzen delako.
Gau osoa egon dira pasaportea lortzeko lanean, orain ezin dute galdu.
Horrexegatik, zeharo ahiturik, Zazpimintzori heltzen diote, haren egundako zangokadez beren helmugarantz, egunsentiaren ordurantz, abiatzen diren minutu axolagabe eta baliotsu horiek harrapatu ahal izateko.